Martin Garitano Matxinbentan

Uztarria.eus 2015ko urt. 22a, 19:18

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza bat, Martin Garitano ahaldun nagusia buru zela, Matxinbentan izan da gaur, osteguna, Ezkio-Itsasora egin duten bisitaldiaren barruan. Matxinbentan, besteak beste, "komunikabideak, errepidea eta elkartzeko gunea" izan dituzte hizpide bertako biztanleekin, Diputazioak jakinarazi duenez. (Argazkiak: GFA)