Baigeraren karnabaletako afarian parte hartu nahi dutenek otsailaren 11rako eman behar dute izena

Uztarria.eus 2015ko urt. 22a, 17:20

Otsailaren 16an, Astelehen Karnabala, Baigera I-en eta II-n egingo dituzte afariak. Baigeraren bulegoan -astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era- edota 943815171 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena.

Sansebastianak bukatu berritan, Baigera jubilatuen elkartean datozen karnabalei begira jarri dira dagoeneko. Urtero bezala, Astelehen Karnabal egunerako afaria antolatu dute Baigerakoek, eta izena emateko epea ere ireki dute.

Hain zuzen ere, inauterietako astelehenean Baigeraren bi egoitzetan, kalekoan eta Sanjuandegikoan, izango dira elkartearen bazkideentzako afariak. Afari horietan parte hartu nahi dutenek otsailaren 11 baino lehen eman behar dute izena, Baigeraren bulegoan -astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era- edota 943815171 telefono zenbakira deituz. Afariaren prezioa 25 eurokoa da.