Salgai daude Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Uztarria.eus 2015ko urt. 22a, 12:32
Ikuskizuneko une bat. (Goiena.eus)

Urtarrilaren 31n, zapatua, izango da emanaldia, 17:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Txo, MikMak Txikia ikuskizuna taularatuko dute. Sarrerak salgai daude Uztaro haurrekolan nahiz Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa, Trenbide eta Laratz tabernetan, Lasa gozotegian, Urrestillako Lorea tabernan eta Azkoitiko Errotatxo okindegian, zazpi euroren trukean.

Azpeitiko Uztaro haurreskolak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txo, MikMak txikia ikuskizuna izango da urtarrilaren 31n, zapatua, 17:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Sarrerak Uztaro haurreskolan nahiz Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa, Trenbide eta Laratz tabernetan, Lasa gozotegian, Urrestillako Lorea tabernan eta Azkoitiko Errotatxo okindegian, zazpi euroren trukean.