Urtarrilaren 31 bitartean eman daiteke izena emakumeentzako Jabetze Eskoletan

Uztarria.eus 2015ko urt. 22a, 11:28

Otsailean hasiko dira Jabetze Eskolak, eta dagoeneko zabalik dago izen-emate epea. Besteak beste, sabel dantza ikastaroa, Mikromatxismoaren inguruko tailerra, herrigintza feminismotik tailerra eta autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dituzte aurtengo eskoletarako. Bestalde, urtarriletik apirilera bitartean, hainbat ekitaldi izango da Emakumeen Txokoan

Otsailean hasiko dira emakumeentzako Jabetze Eskolak, eta ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da urtarrilaren 31 baino lehen izena ematea. Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea, eta interesa dutenek Parekidetasun saileko bulegora (udaletxeko hirugarren solairura joan beharko dute inskribatzera. Horrez gain, Parekidetasun sailarekin harremanetan jarri nahi duenak 943 15 70 55 telefono zenbakira deitu edo parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera mezua bidali dezake. Gainera, arratsaldeetan nahiz zapatu goizetan Emakumeen Txokoan ere egin daitezke izapideak.

Jabetze eskolen baitan ikastaro hauek eskainiko dituzte, ekaina bitartean:

  • Sabel dantza ikastaroa: otsailaren 5etik maiatzaren 14ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Mirari Amenabar izango da irakaslea, 24 orduko iraupena izango du ikastaroak eta 36 euro ordaindu beharko da. 24 euro, berriz, langabetuek eta ikasleek.
  • Mikromatxismoak identifikatu eta indargabetzeko estrategiak tailerra: apirilaren 15etik ekainaren 3ra, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Pepa Bojok emango ditu saioak, gaztelaniaz, eta 16 orduko iraupena izango du ikastaroak. 24 euro ordaindu beharko da eta 16, aldiz, langabetuek eta ikasleek.
  • Herrigintza feminismotik tailerra: otsailaren 20an, 27an eta 28an; 17:30etik 20:30era lehen bi egunetan, eta 10:00etatik 13:00era hirugarrengoan. Joxemi Zumalabe Fundazioak gidatuko du tailerra, eta parte-hartzea doakoa izango da.
  • Autodefentsa feminista tailerra: martxoaren 17tik apirilaren 28ra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Emagin elkarteak zuzenduko du tailerra, eta doakoa izango da.

Jabetze Eskolen sustatzaileek adierazi dute, aurrez eskatzen dutenentzat haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dutela.

Hainbat ekitaldi apirila bitartean

Jabetze Eskolez gain, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumeen Txokoak datozen hilabeteetarako. Urtarriletik apirilera bitartean, hurrengo ekintzak eskainiko ditu Emakumeen Txokoak:

  • Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 19:00etan: Emakumeak plazan dokumentalaren emanaldia.
  • Otsailaren 26an, ostegunean, 19:00etan: Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahai-ingurua. Hizlariak: Lorea Agirre Dorronsoro, Ainhoa Beola Elgoibar eta Idurre Eskisabel Larrañaga.
  • Martxoaren 7an, larunbatean, 11:30etik 13:30era: Irrintzi tailerra, Amaia Garcia Uriondo irakaslearekin.
  • Apirilaren 13tik 30era: Emakume palestinarren inguruko erakusketa, Betharram aretoan.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 70 55 zenbakira deitu daiteke, edo emakumetxokoa@azpeitia.eus-era mezua bidali.