'Kontuk eta komeriyek' saioko abanikua umeen danborradako karrozan

Uztarria.eus 2015ko urt. 21a, 11:44

Atzoko umeen danborradako karrozak berezitasun bat izan zuen. Izan ere, karroza gainean joan ziren haurretako batek Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko Txuriren abanikua zeraman eskuan. Txurik bere abanikua karrozan jartzea proposatu zien saioaren lehen bideoan karrozaren egile Goretti eta Leire Iriarte ahizpei, eta baiezkoa eman ostean, atzoko karrozako protagonistetako batek zeraman abaniku zuria eskuan.