Danbor hotsez, agur sansebastianei

Uztarria.eus 2015ko urt. 21a, 11:32

23:15ean abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsieran parte hartu behar zuten sei taldeak: Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot eta Landeta-Egizale. Ohiko ibilbidea igarota, plaza Nagusian bukatu zuten ibilbidea, eta San Sebastian Martxa-ren doinuekin jaitsi zuten bandera.