San Sebastian eguneko prozesioa eta meza aurrekoak, iruditan

Uztarria.eus 2015ko urt. 20a, 12:53

Kale ixilagoetan, baino danbor hotsekin esnatu da gaur ere Azpeitia. San Sebastian eguneko goiza dianarekin hasi dute Bandak, txistulariek eta Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeek. 10:15ean udal ordezkariak gehitu zaizkie, parrokiara bidean, eta handik atera da, 10:30ean, San Sebastianen irudia nagusi izan duen prozesioa. Elizara bueltan, eta eguneko meza nagusia hasi aurretik, musikariek eta danborradako bi taldeek San Sebastian martxa jo dute parrokian.