Danborrada gauerako prestatzen

Uztarria.eus 2015ko urt. 19a, 18:31

Azpeitiko elkarte, jatetxe eta ile-apaindegietan mugimendurik ez da falta urtarrilaren 19ko arratsalde honetan. Gaueko helduen danborradarako prestaketek denbora eskatzen dute, izan ere. Banderadun eta kantinerak apaintzen ari dira ile-apaindegietan; Iriarte ile-apaindegian, esaterako, Irrintzi, Ollagorra eta Zokoa elkarteetakoak orraztu dituzte. Elkarteetan, berriz, goiztiarra izango den afaria dute esku artean; 19:00etan eta 19:30ean hasiko dira gehienak afaltzen. Afaria prantatzeko, berriz, gero eta gehiago dira egun honetarako catering zerbitzua hartzen dutenak; Zulozabal elkartean, esaterako, Tolosako Larrea enpresakoak ari ziren lanean: ganba eta txirlen entsalada epela, bakailaoz betetako piperrak, legatza saltsa berdean, azpizuna eta, postrean, flan-tarta izozkiarekin izango dituzte menuan. Danborradarako prestatzen ari diren bestea plazako kioskoa da. Kiosko zaharraren azken sansebastianak izango ote?