Autobus zerbitzua indartuko dute gaur gauean

Uztarria.eus 2015ko urt. 19a, 12:14

Euskotrenek autobus zerbitzu berezia jarri du gaurko, San Sebastian bezperarako.  Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazen lineak indartuko dituzte.

Euskotrenek autobus zerbitzu berezia jarri du gaurko, San Sebastian bezperarako. Bi linea indartuko ditu garraio enpresak gaur gauean: Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazenak.

Hurrengoak dira ordutegiak:

  • Azpeititik Azkoitira: 1:00ean, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an.
  • Azpeititik Zumaiara: 2:30ean eta 4:30ean.