Ikasleak hasi dira sansebastianak ospatzen

Uztarria.eus 2015ko urt. 16a, 19:18

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain (Euskal Herrian zein Perdillegin) eta Iraurgi Ikastetxean gaur, ostirala, ospatu dituzte eskolako danborradak. Eguraldia lagun, atarietan egiteko moduan izan dira eta, urtero legez, guraso, senide eta lagunek osatutako ikuslego jendetsua izan dute adi-adi ikasleek. Hona hemen arratsaldean herriko ikastetxeetan egin dituzten danborradetako irudiekin osatu dugun bilduma.