Gure Esku Dago-ren abestia musika bandak jo eta herriko hainbat abeslarik kantatuko du

Uztarria.eus 2015ko urt. 16a, 14:38

Atzo, entseguaren ostean, elkartu ziren danbor taldeetako ordezkariak, Izarraitzen. Bertan erabaki zuten Gure Esku Dago-ren abestia Udal Musika Bandak joko duela San Sebastian bezperan, plazan, eta herriko hainbat abeslarik kantatuko duela.

Atzo, osteguna, helduen danborradako entseguaren ostean, danbor talde guztietako ordezkariak bildu ziren Izarraitz pilotalekuan. Bertan erabaki zuten Gure Esku Dago-ren abestia Udal Musika Bandak joko duela San Sebastian bezperan plazan, eta herriko hainbat abeslarik jarriko dio ahotsa kantuari.

Urtarrilaren 7an jakinarazi zuen Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen aldeko abestia joko zutela aurtengo sansebastianetako helduen danborradan, plazan. Danbor taldeen gehiengoak eta Udaleko ordezkariek aho batez onartu zuten Azpeitiko Gure Esku Dagoren proposamena.