'Magia a la luz de la luna' eta 'Niko 2' filmak asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urt. 16a, 11:43

Ostiralean eta igandean izango dira aste honetako Soreasu antzokiko zine emanaldiak. Magia a la luz de la luna eta Niko 2 emango dituzte bi egun horietan. Gaur, ostirala, Magia a la luz de la luna ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera. Igandean, berriz, 16:30ean emango dute Niko 2, eta 19:30ean eta 21:30ean, berriz, Magia a la luz de luna.

Zapatuan eta astelehenean ez da emanaldirik izango. Izan ere, zapatu gauean Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da Soreasun, eta astelehenena San Sebastian bezpera da.