Ikasleek ere asteleheneko polizia operazioa salatu dute

Uztarria.eus 2015ko urt. 16a, 09:15

Atzo, osteguna, herriko ikastetxeetako dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin zuten astelehenean Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzeko. Izan ere, astelehen goizean 16 lagun atxilotu zituzten, "ETAri babesa ematea" egotzita. Abokatuak ziren atxilotu gehienak, eta Herrira-koak gainerakoak. Ikasleek Loiolabideko biribilgunean egin zuten kontzentrazioa, Errepresiorik ez, abokatuak Libre! lelopean.