Gure Esku Dago-ren abestia, danborrentzat eta upelentzat

Uztarria.eus 2015ko urt. 15a, 12:42

Udal Musika Bandako zuzendari Unai Frantzesenak danborrak eta upelak bereizitako abestiaren bi bertsio egin ditu, danborjoleek abestia errazago ikas dezaten. Bestalde, abestiaren azken bertsioa ere egin du, danborrak eta upelak nahastuta. 

Gure Esku Dago-ren abestia danborrentzat eta upelentzat soilik moldatu ditu Unai Frantzesena Udal Musika Bandako zuzendariak. Gaur, osteguna, izango da helduen danborradako azken entsegua eta "aldaketa txiki batzuk egin eta bandarekin joko den abestiaren estruktura bera eman diela bertsioei" jakinarazi dio Frantzesenak Uztarriari.

Danborrentzako bertsioa:

Upelentzako bertsioa: