Hiru autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Lasao artean

Uztarria.eus 2015ko urt. 14a, 16:46
Suhiltzaileak istripuaren tokian. (Argazkia: VOSTeuskadi)

Gaztainazabal baserritik gertu gertatu da. Pertsona bat autotik atera ezinda gelditu denez, suhiltzaileak bertaratu direla azaldu dute larrialdi zerbitzuek. Anbulantziak ere joan dira istripuaren tokira.

Azken ordukoa (16:30): Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuan zauritutako bi lagun erietxera eraman dituzte, bata Zumarragara eta bestea Donostiara, azken hori medikalizatutako anbulantzian.

Azpeitia eta Lasao arteko errepidean istripua izan da eta hiru auto dira tartean. Gaztainazabal baserritik gertu gertatu da istripua. Pertsona bat autotik atera ezinda gelditu denez, suhiltzaileak bertaratu direla azaldu dute larrialdi zerbitzuek, eta anbulantziak ere joan dira istripuaren tokira.

Istripu hori dela eta, trafikoari txandaka ari zaizkio pasoa ematen eta auto ilara luzeak sortu dira Azpeitia eta Zestoa artean.

Azken ordukoa (16:30): Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuan zauritutako bi lagun erietxera eraman dituzte, bata Zumarragara eta bestea Donostiara, azken hori medikalizatutako anbulantzian.