Gure Esku Dago dinamikaren abestia entseatu zuten atzo helduek aurrenekoz

Uztarria.eus 2015ko urt. 14a, 13:00

Atzo, asteartea, egin zuten helduek danborradako lehenengo entsegua, eta aurrenekoz jo zuten, Udal Musika Bandaren laguntzarekin, Gure Esku Dago dinamikaren abestia. San Sebastian bezperako danborrada plazan dela joko dute abestia, danbor taldeen gehiengoak eta Udaleko ordezkariek aho batez Azpeitiko Gure Esku Dagoren proposamena onartu ostean. Hemen Gure Esku Dagoren abestia entseatu zuten uneko bideo zatia.