Aurrerantzean Azpeitian ere atera ahal izango da Mugi txartela

Uztarria.eus 2015ko urt. 14a, 12:09

Valverde drogerian egin ahal izango dira Mugi txartelaren inguruko kudeaketak. Hala nola, bertan atera, berritu, aldatu edo kargatu ahal izango da txartela. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da Mugi, eta txartel horrek aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.

Aurrerantzean Mugi txartela ateratzeko aukera izango da Azpeitian ere. Valverde drogerian (Goiko kale) egin ahal izango dira Mugi txartelaren inguruko kudeaketak. Hala nola, bertan atera, berritu, aldatu edo kargatu ahal izango da txartela.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da Mugi, eta txartel horrek aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.

Atzo, asteartea, egin zuten Udaleko alderdiek urtarrileko ohiko udalbatzarra eta Mugi txartela hizpide izan zuten. Udalean ordezkatuta dauden hiru alderdiek hala erabakita, Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak hitzarmena sinatuko dute, garraio alorrean Mugi txartelak eskatzen dituen datuak elkarri uzteko.