Helduak ere hasi dira danborradarako entseatzen

Uztarria.eus 2015ko urt. 14a, 11:58

Atzo, asteartea, egin zuten helduek danborradako aurreneko entsegua, 21:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Hamar bat minutu beranduago hasi ziren danborrak astintzen, eta ohi baino beranduago amaitu zuten entsegua. Izan ere, ohiko abesti guztiak jo ostean hasi ziren Gure Esku Dagoren abestia entseatzen aurrenekoz. Gaur eta bihar ere egingo dituzte entseguak, 21:00etan, Izarraitz frontoian.