Umeek egin dute San Sebastian egunerako lehen entsegu orokorra

Uztarria.eus 2015ko urt. 13a, 18:45

Izarraitz pilotalekuan arratsaldean entzun dira aurtengo aurreneko danbor hotsak. 16:00ak pasatxoan hasita egin dute lehen entsegu nagusia gaur zortzi San Sebastian eguneko haurren danborradan parte hartuko dutenek. Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte aurreikusitako beste bi saioak, leku eta ordu berean. Ostiralean ikastetxeetan ospatuko dute festa.