Pablo VI eta Garate Anaia arteko igogailua "nahita" hondatu izana salatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urt. 13a, 15:09

Azpeitiko Udalak salatu duenez, Pablo VI eta Garate Anaia auzoen arteko igogailua "nahita" hondatu zuten "norbaitzuk" urtarrilaren 4an. Udalak herritarrei gogorarazi die "ezinbestekoa" dela igogailu publikoak ondo zaintzea: "Herritar ugarik erabiltzen dituzte eta igogailua izorratzeak arazo larriak sortzen dizkie inguruko bizilagunei". Udal ordezkariek azaldu dutenez, igogailuak "guztionak" dira eta "denon lana da publikoa ondo zaintzea": "Denok zaindu behar dugu ondo, eta hori trasmititzen saiatzen jarraituko du Azpeitiko Udalak. Horrelako ekintzek denontzako gastua eta egokia den zerbitzua izorratzea besterik ez dakarte".