Txileko hezkuntza komunitarioaren inguruko dokumentala egin dute bi azpeitiarrek

Uztarria.eus 2015ko urt. 13a, 11:35

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasle talde bat Txilen izan da pasa den seihilekoan zinema ikasketan egiten, eta hango egonaldian hezkuntza komunitarioaren inguruko dokumentala egin dute. Egileen artean dira bi azpeitiar: Anartz Izagirre eta Erik Aznal. Txileko Santiagoko Hezigune Publiko Komunitario batekin izan dira harremanetan dokumentala egiterakoan. Izan ere, ikastetxearen helburua da komunitatearen beharrei eta jakintzei erantzungo dien hezkuntza espazio bat sortze. EPC Komunitate Hezigune Publikoa izena jarri diote dokumentalari, eta martxoan argitaratuko dute lana osorik. Hemen dokumentalaren aurrerapena da