2015eko bainuetxeetako opor programarako deialdia ireki du Imsersok

Uztarria.eus 2015ko urt. 12a, 18:42

Otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeren batera joan nahi duten jubilatu eta pentsiodunek urtarrilaren 16a baino lehen eman behar dute izena, www.imserso.es webgunean edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetuta.

Urtero legez, Imsersok abian jarri du bainuetxeetako opor programa. Horrela, 2015eko otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeren batera joan nahi duten jubilatu eta pentsiodunek urtarrilaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Azpeitian, horretarako bi bide dituzte: www.imserso.es webgunea erabiltzea edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetzea.

Hala ere, maiatzaren 18a bitartean izen-emateak zabalduta jarraituko du, libre gelditzen diren plazak betetzeko. Bestetik, iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, maiatzaren 18a baino lehen eman beharko dute izena; bigarren epealdi horretan, itxaron zerrendan sartzeko izen-ematea urriaren 30a arte mantenduko da.