'Loreak' filmak saria jaso du Kaliforniako Palm Spring jaialdian

Uztarria.eus 2015ko urt. 12a, 12:07

Palm Spring jaialdiaren 26. edizioan 28 pelikula hautatu zituzten finalerako, eta guztien artean gailendu da Loreak, film latino onenaren saria jasota. Irusoin ekoiztetxeak egindako filma da Loreak, eta bertan parte hartu du, besteak beste, Nagore Aranburu azpeitiar aktoreak.

Loreak filmak sariak eta izendapenak jasotzen jarraitzen du. Goya saria eskuratzeko lehian diren bost hautagaietako bat izateaz gain, Kaliforniako Palm Spring Nazioarteko Jaialdian saria jaso du Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak. Irusoin ekoiztetxeak egindako filma da Loreak, eta bertan parte hartu du, besteak beste, Nagore Aranburu azpeitiar aktoreak.

Palm Spring jaialdiaren 26. edizioan 28 pelikula hautatu zituzten finalerako, eta guztien artean gailendu da Loreak, film latino onenaren saria jasota. Besteak beste, Magical Girl eta 10.000 kilómetros film espainiarrak, Güeros mexikarra, Matar a un hombre txiletarra edo Relatos Salvajes argentinarra ziren leihan.

Hainbat aipamen eta sari jaso ditu dagoeneko Loreak filmak. Hala nola, filmeko hiru emakume protagonistek, tartean Nagore Aranburuk, aktore onenen saria jaso zuten Tokioko Latin Beat jaialdian. Donostiako Zinemaldiko sail nagusian ere izan zen lana eta kritika onak jaso ditu azken hilabeteetan.