Umeen elikaduraz hitzaldia izango da gaur Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2015ko urt. 12a, 09:42

Laura Gonzalez Euskal Gastronomiako nutrizionistak eskainiko du solasaldia, 18:00etan hasita, Iraurgi ikastetxeko haur eskolan.

Umeen elikadurari eta ohitura onei buruz hitzaldia izango da gaur, astelehena, 18:00etan hasita, Iraurgi ikastetxeko haur eskolan. Laura Gonzalez Euskal Gastronomiako nutrizionistak eskainiko du solasaldia, eta entzuleek aukera izango dute galderak egiteko eta euren esperientziak partekatzeko. Hitzaldia irekia izango da, eta herritar guztiek dute bertaratzeko aukera.