Herritar ugarik parte hartu du urteko lehen mutxikoetan

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 12a, 11:12

30 pertsona inguruk hartu dute parte urteko lehen mutxikoetan. Euria dela eta, Sanagustin kulturgunean egin dituzte Kultur Mahaiak, Itsasik, Sahatsak eta Ikasberriko dantza eskolak antolatutako dantza-jauziak. Behin denboraldi berria hasita, maiatza bitartean jarraituko dute eragile horiek mutxikoak egiten, hilaren bigarren igandean. Hasieran, Alde Zaharreko txokoetan egingo dituzte dantzak, baina ez dute baztertzen ohitura hori auzoetara ere zabaltzea.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.