Gaur hasiko da sagardo denboraldia Añotan

Uztarria.eus 2015ko urt. 9a, 13:05
2013an Arritxu Iribar kazetariak ireki zuen kupela.

20:30ean hasiko da kupelaren irekiera, eta ondoren afaria izango da. Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Iñaki Murua bertsolariak ariko dira kantuan, eta afalostean Kupela taldearen erromeriaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Gaur, ostirala, emango diote hasiera Azpeitiko txotx denboraldiari. Añota sagardotegian kupelaren irekiera eta afaria egingo dituzte, 20:30ean hasita. Urteroko legez, bertsolariak izango dira bertan: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Iñaki Murua, hain zuzen. Ondoren, Kupela taldearen erromeriaz gozatu ahal izango da.