Iheskide eta Lockheed taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko urt. 9a, 13:03

Iheskide taldearen disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Ibai Aldalurrek eta Manuel Agirrek sarrera bana eskuratu dute.

Iheskide eta Lockheed taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean, eta sarrera bana eskuratu dute Ibai Aldalurrek eta Manuel Agirrek.

Iheskide taldearen disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Borrokak darrai da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean, eta sarrera 6 euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.