Azpeitiko Udalak Argazki Elkartearen eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin antolatzen duen Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren XIII. edizioko sariak banatu zituzten atzo, osteguna, Betharrametako aretoan.
19 argazkilarik hartu zuten parte lehiaketan, eta Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak, Javier Carballo Zumaiako argazkizaleak, Peio Romatet Zumaiako argazkizaleak, Aitor Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunako ordezkariak eta Leire Etxaniz zinegotziak osatu zuten epaimahaia.
Hiru arlotan banatu dute aurtengo edizioa: natura, arkitektura naturguneetan eta natura eta aisia. Horiek gai hartuta ateratako argazkiei esker ehun euroko bederatzi sari jaso dute parte hartzaileek. Hauek dira aurtengo lehiaketako saridunak:
- Natura: Iñaki Etxenagusia.
- Natura: Igor Froilan.
- Natura: Javier Beristain.
- Arkitektura: Iñaki Aranburu.
- Arkitektura: Juan Ramon Llavori.
- Arkitektura: Juan Joxe Agirre.
- Aisia eta natura: Juan Carlos del Pozo.
- Aisia eta natura: Iñigo Olarte.
- Aisia eta natura: Jon Aizpuru.
Betharrametan jarri duten erakusketa zabalik da dagoeneko eta saritutako nahiz saritu gabeko hogeita lau argazki izango dira ikusgai. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.