Ion Etxeberria erremontista elkarrizketa digitalean izango da bihar

Uztarria.eus 2015ko urt. 9a, 10:49
Ion Etxeberria elkarrizketa digitalean izango da Uztarriaren egoitzan.

Ion Etxeberriak Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren txapela eskuratu zuen joan den abenduaren 20an. Horren harira, Uztarria.com-eko erabiltzaileek aukera izango dute erremontistari galderak egiteko. Bidali zure galdera hona.

Ion Etxeberria erremontista Uztarrian izango da bihar, ostirala, erabiltzaileen galderei erantzuten, 16:00etatik aurrera. Pasa den abenduaren 20an lortu zuen Ion Etxeberriak Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren txapela, eta horrenbestez, on line elkarrizketan izango da Etxeberria.

Erremontistari galderaren bat egin nahi diotenek hona bidal dezakete itauna, biharko 16:00ak baino lehen.