Sute txiki bat izan da Landetako etxebizitza batean

Uztarria.eus 2015ko urt. 8a, 17:16

Sukaldeko suburu edo kanpaiak su hartu du. SOS Deiak-en arabera, suhiltzaileek itzali dute sua eta bi lagun artatu dituzte kea arnastu dutelako, baina larritasunik gabe.

Sute txiki bat izan da gaur arratsaldeko lehen orduan Landetako etxebizitza batean. Sua etxebizitzako sukaldean piztu da. Sukaldeko suburu edo kanpaiak hartu du su, su gaineko zartagin batek su hartu ondoren, antza.

SOS Deiak-en arabera, suhiltzaileek itzali dute sua eta bi lagun artatu dituzte kea arnastu dutelako, baina larritasunik gabe.