Bertanek banatu ditu Gabonetako azken zozketaren sariak

Uztarria.eus 2015ko urt. 8a, 12:44

Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak urtarrilaren 5ean egin zuen Gabonetako hirugarren eta azken zozketa berezia. 500 euroko erosketa txartel bat eta 200 euroko beste bat zozkatu zituen elkarteko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Hiru zozketa prestatu zituen Bertanek egun horietarako: aurrena abenduaren 22an egin zuten, bigarrena abenduaren 29an, eta Errege bezperakoa izan zen azkena.

500 euroko saria Begoña Artetxek jaso zuen Koket dendan eta 200 eurokoa, berriz, Begoña Albizuk Sugoi delicatessen dendan.