Asteburuan hasiko du Xaputarrak taldeak Gipuzkoako Taldekako Xake Liga

Urola Kostako Hitza 2015ko urt. 8a, 09:30
Xaputarrak taldeko kideek zapatuan hasiko dute liga.

Zapatuan hasiko da liga, eta eskualdeko hainbat taldek hartuko dute parte lehian. Xaputarrak Azpeitiko taldeak Iriondo D taldea izango du aurkari, eta etxetik kanpo, Zarautzen, jokatuko dute azpeitiarrek.

Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Taldekako Xake Liga. Eskualdeko hainbat taldek hartuko du parte lehian, eta tartean da Xaputarrak Azpeitiko kluba.

Lehen jardunaldia, zapatuan, etxetik kanpo hasiko dute azpeitiarrek. Izan ere, Iriondo D taldearen kontra jokatuko du Xaputarrak taldeak lehen jardunaldia. Gainerakoan, hurrengo taldeek neurtuko dituzte indarrak: Zarauzko Iriondo A taldea Baionako taldearen aurka ariko da, Iriondo B taldeak Errenteriako Beraun Berakoen kontra jokatuko du, Azkoitiko Anaitasuna Kakute B taldeak Andoinen aurka, Iriondo C taldeak Bergara-Zaleakekoen kontra, eta Getariako Keta Eibar B-ren aurka.

Guztira, hamaika asteburutan, zapatuetan, jokatuko dituzte partidak.