Egunero ordubete gehiago egongo da zabalik aurrerantzean Udal Liburutegia

Uztarria.eus 2015ko urt. 7a, 19:04
Erabiltzaileak, liburutegiaren beheko solairuko gelan.

Goizez zein arratsaldez ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak. 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera; zapatuetan, berriz, goizez bakarrik.

Urte berriarekin batera, Udal Liburutegia ordutegi zabalagoarekin hasi da lanean. Egunero ordubete gehiago egongo da zabalik liburutegia. Hain zuzen ere, goizez zein arratsaldez ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak.

Horrela, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera; zapatuetan, berriz, goizez bakarrik. Ordutegia zabaltzea liburutegiaren "zerbitzua hobetzeko bidean beste urrats bat" dela nabarmendu du Azpeitiko Udalak.