Ostiralean bukatuko da 'Kooperatuz' egitasmoaren kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Uztarria.eus 2015ko urt. 7a, 13:02

Lanak Gazte Informazio Bulegoaren gib@azpeitia.net helbide elektronikora bidali behar dira. Irabazleak 80 euroko erosketa txartela jasoko du sari gisa, herriko edozein dendatan erabiltzeko.

Abendu amaieran aurkeztu zuten KooperatuzAzpeitiko Gaztetxeak, XJ Auzolanean-ek eta Gazte Informazio Bulegoak kooperazio esperientziak gazteengana gerturatzeko sortu duten egitasmoa.

Orduan iragarri zuten egitasmoaren irudia izango dena aukeratzeko kartel lehiaketa abian jarri zutela, eta lehiaketa horretara lanak aurkezteko epea aste honetan bukatuko da, ostiralean, urtarrilaren 9an. Gazteak eta kooperazioa gaiaren bueltan, parte hartu nahi dutenek kartela egin eta gib@azpeitia.eus helbidera bidali behar dute. Kartela A3 formatuan bidali beharko da, eta mezuan egilearen datuak eta kontakturako telefono zenbakia idatzi behar dira.

Urtarrilaren 13an jakinaraziko dute kartel irabazlea, eta egileak herriko dendetan gastatzeko 80 euroko txartela eskuratuko du.