Jendetzak hartu ditu Erregeak Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 19:24

Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi dira Azpeitira. 19:00etan hasita herriko kaleetan ibiliko den kabalkadara garaiz iristeko, 17:30ak alderako ailegatu dira Burdinbidearen Euskal Museora, Lasaotik ekarri dituen lurrunezko trenean. Han, jendetza zuten zain. Ume, guraso eta bestelakoek osatutako korridore estu-estuan zehar, batera eta bestera gozokiak, agurrak eta musuak banatuz egin dute kanpoan zain zituzten autoetarako bide laburra