Bertanek Gabonetako azken zozketa berezia egingo du gaur

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 16:52

Bertam merkatarien elkarteak gaur, urtarrilak 5, egingo du Gabonetako hirugarren eta azken zozketa berezia. 500 euroko erosketa txartel bat eta 200 euroko beste bat zozkatuko dituzte, kanpaina bukatzeko. Hiru zozketa prestatu ditu Bertanek egun hauetarako: aurrena abenduaren 22an egin zuten, bigarrena abenduaren 29an, eta Errege bezperakoa izango da azkena.

Argazkiotan, abenduaren 29ko zozketan saritutakoak agertzen dira: Agustina Iriarte Ibarluzeak 200 euroko erosketa txartela jaso zuen Iris mertzerian, Jon Lapeira Astorkiak 200eko beste bat Azpeitia autoeskolan, eta Itziar Egibar Illarramendik 100 euroko txartela Azkue mertzerian.