Euskal presoen eskubideen alde zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 14:10
Azpeitiko Sarek manifestazioan parte hartzeko deia egin du. (Azpeitiko Sare)

Dagoeneko eman daiteke autobusean Bilbora joan-etorria egiteko izena Orkatz, Zuhatz, Jim Clarck eta Izaro tabernetan. Autobusa 15:30ean abiatuko da zapatuan, anbulatorio aurretik. Manifestazioa 17:30ean hasiko da bi lekutatik: udaletxetik eta La Casillatik, Euskal Herrira now, orain, maintenant, ahora lelopean.

Euskal Herrira now, orain, maintenant, ahora lelopean, euskal presoen eskubideen alde eta horiek Euskal Herriratzea eskatzeko, zapatuan, hilak 10, Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Azpeitiko Sarek. 

Dagoeneko eman daiteke autobusean Bilbora joan-etorria egiteko izena Orkatz, Zuhatz, Jim Clarck eta Izaro tabernetan. Autobusa 15:30ean abiatuko da zapatuan, anbulatorio aurretik.

Manifestazioa 17:30ean hasiko da bi lekutatik: udaletxetik eta La Casillatik. Sareko kide Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohiak hartuko dute hitza ondoren.