Iheskide eta Lockheed taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 13:49

Sarreren zozketan parte hartzeko Iheskideren disko berriak nola izena duen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Iheskide eta Lockheed taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, hilak 10, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Iheskideren azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 9ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean. Sarrera aurrez sei euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, berriz, zortzi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.