Urtarrilaren 13an hasiko dira sansebastianetako entseguak

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 12:42
Helduen danborradako entsegu bateko irudia.

Umeen eta helduen danborradako entseguak Izarraitz pilotalekuan izango dira, 16:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren. Hilaren 13an, 14an eta 15ean egingo dituzte entseguak.

Gabonak bukatzear dira, eta sansebastianak iristear. Hori dela eta, dagoeneko zehaztu dituzte umeen eta helduen danborradako entseguak. Lehenengo entseguak urtarrilaren 13an, asteartea, izango dira; 16:00etan haur eta gaztetxoena eta 21:00etan, berriz, helduena. Asteazkenean ere izango dira entseguak, eta hirugarrena eta azkena ostegunean, hilaren 15ean, egingo dute. Entsegu guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira.