Pajeen bisitaren ostean, gaur iritsiko dira Erregeak herrira

Uztarria.eus 2015ko urt. 5a, 12:15

Atzo, igandea, udaletxe azpian izan ziren Hiru Erregeen laguntzaileak, umeen eskutitzak jasotzen. Baigera elkarteak antolatutako ekitaldian, 17:30etik aurrera zen hastekoa, baina orduerdiz atzeratu zen. Umeek Erregeei zuzendutako gutunak eta eskaerak jaso zituzten laguntzaileek.

Gaur, asteartea, iritsiko dira Erregeak herrira. 17:00etan iritsiko dira Lasaora eta handik trenez joango dira Trenaren Museora 17:30ean. Gero, 19:00etan hasiko da Erregeen kabalkada igerileku aurretik, eta 20:00etan iritsiko dira plazara Alde Zaharrean buelta egin ostean. Musika Eskolako, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko gaztetxoak izango dituzte lagun ibilbide guztian.