Hasi da futbol festa Betharramen

Uztarria.eus 2015ko urt. 2a, 18:52

Azpeitia Cup-ek antolatutako I. Futbol Festa 3x3 abian da. Ostiral arratsaldez hasi den kirol festak zapatuan eta igandean izango du jarraipena. Urola Kostako herrietako 5 eta 11 urte arteko umeentzat antolatutako futbol festak 400 parte-hartzaile inguru izango ditu, lau kidez osatutako taldeetan banatuta. Lehen jardunaldian. Betharrameko estalitako frontoian jarri dituzten belar artifizialezko bi zelaietan jokatuko dituzte partida guztiak.

Zapatuan goiz eta arratsaldez izango dira partidak, etenik gabe, 09:00etan hasi eta 21:00ak arte. Igandean ere goizeko bederatzietan hasiko da jardunaldia, eta azken partidak 15:10ean hasiko dira.