'El Hobbit, la batalla de los cinco ejercitos' eta haurrentzako euskarazko filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2015ko urt. 2a, 11:40

El Hobbit, la batalla de los cinco ejercitos filma ikusi ahal izango da gaur, ostirala, hasi eta astelehena bitartean. Egunero emanaldi bat izango da Soreasu antzokian, 19:00etan hasita.

Bestalde, haurrentzako euskarazko filmek zikloaren barruan, film bat ikusi ahal izango da gaur, bihar eta etzi, Soreasu antzokian, 16:30ean hasita. Gaur, ostirala, Friends: abentura munstroen uhartean pelikula ikusi ahal izango da. Bihar, zapatua, Dragon Ball Z; Battle of gods filma emango dute, eta igandean, berriz, Dixie eta matxinada zonbia. Emanaldi horiek guztiak 16:30ean izango dira.