'Elkartasunez, preso eta iheslariak etxera'

Uztarria.eus 2014ko abe. 31a, 20:12

Urtero legez, euskal preso eta iheslariak gogoan eta haien eskubideak aldarrikatuz manifestazioa egin dute Urte Zahar egunez Azpeitian. 18:30ean igerileku aurretik abiatuta, dozenaka herritar batu dituen martxak erdigunera arteko bidea egin du, Elkartasunez, preso eta iheslariak etxera leloa zeraman pankartaren atzetik. Irudietan, manifestazioa Jose Artetxe kalearen hasieran.