Bidezko merkataritzako denda Errege bezpera arte irekita egongo da

Uztarria.eus 2014ko abe. 30a, 20:11

Parrokiako Mixio Taldeak Gabonetarako irekitzen duen bidezko merkataritzako dendak ateak zabalik ditu egunotan ere, Frontoi Txikiaren ondoko lokalean. Astelehenetik zapatura arratsaldez (18:00etatik 20:00etara) eta jai egunetan eguerdietan (12:00etatik 14:00etara) irekitzen dute denda. Urte Berri egunez itxita egongo da. Errege bezperan, urtarrilak 5, itxiko dute aurtengoz denda Mixio Taldekoek.