Behin-behineko askatasuna ustez bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako gaztearentzat

Uztarria.eus 2014ko abe. 30a, 17:32

Atzo, astelehena, igaro zen Azpeitiko epaitegiko epailearen aurretik ustez bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako 30 urteko gizonezkoa.

Atzo, astelehena, igaro zen Azpeitiko epaitegiko epailearen aurretik ustez bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako gaztea. Epaileak behin-behinean aske utzi du 30 urteko gizonezkoa.

Erasoa igandean jazo zen Azpeitian. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 11:00ak baino lehen atxilotu zuten gaztea, bikotekidearekin eztabaida izan eta hari eraso egin ziolakoan.

Azpeitiko Bilgune Feministak erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko. 13:30ean izango da kontzentrazioa, plazan.