Gizonezko bat atxilotu zuten atzo, ustez bikotekidea erasotu zuelako

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 15:10

Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, igandea, Azpeitian, ustez bikotekidea erasotzeagatik. Emakumea anbulatoriora eraman zuten, eta handik etxera. Erasotzailea, berriz, gaur, astelehena, eraman dute Azpeitiko epaitegira.

Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, igandea, ustez bikotekidea erasotzeagatik. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 11:00ak baino lehen atxilotu zuten gaztea, bikotekidearekin eztabaida izan eta hari eraso egin ziolakoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, "bizilagunak ere saiatu ziren egoera baretzen, baina haietako bati ere aurre egin zion gazteak".

Herritar batek eman zion gertatzen ari zenaren berri Ertzaintzari, eta bertaratu eta atxilotu egin zuten 30 urteko gaztea. Emakumea, berriz, anbulatoriora eraman zuten eta handik etxera, "zauri larririk ez zuelako". Erasotzailea, gaur, astelehena, eraman dute Azpeitiko epaitegiko epailearen aurrera.