Patxi Azkargorta zenaren biografia aurkeztuko du Uztarriak bihar

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 13:16
Patxi Azkargortaren liburuaren azala.

Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpen ekitaldia, 12:00etan. Azpeitiko komunikazio taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuko hamaikagarren fruitua izango da Azkargortarena: Aintzane Larrañaga kazetariak idatzi du. Aurrekoak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute liburuxka urtarrileko aldizkariarekin, eta gainerakoek 5 euroren truke erosi ahal izango dute. Uztarriaren 26. produktua izango da; orain arteko 25 produktuak

Uztarria Komunikazio Taldeak prest dauka liburuxka biografikoen bere saileko lan berria: Patxi Azkargorta zenaren biografia (2014ko irailaren 10ean hil zen Azkargorta). 2009an abian jarritako proiektuaren hamaikagarren fruitua izango da Azkargortari eskainitako liburuxka eta Aintzane Larrañaga azpeitiar kazetariak idatzi du. Bihar, zapatua, aurkeztuko du Uztarriak liburuxka; Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan.

Aurreko liburuxkak bezalaxe, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute euren alea urtarrileko aldizkariarekin. Gainerakoek, berriz, bost euroren truke erosi ahal izango dute, herriko saltokietan edo Uztarriaren egoitzan.

Joan den hilean banatutako abenduko Uztarria herri aldizkariak badakar Patxi Azkargortari eskainitako biografiaren aurrerapen txiki bat.

Orain arteko liburuxka biografikoak

Uztarriak liburuxka biografikoen sailean orain arte argitaratu dituen bederatzi lanak webgune honetan ere irakur daitezke. Hauexek dira: