Udal Kirol sailak emakumeek korrika egiteko saioak antolatu ditu datorren urterako

Uztarria.eus 2014ko abe. 29a, 10:47

Bederatzigarren urtez antolatuko du Azpeitiko Udal Kirol sailak Zuk ere ahal duzu! egitasmoa. Lehen saioa urtarrilaren 22an izango da. Izen-emate epea urtarrilaren 7an zabalduko da, eta kiroldegian egin beharko da inskripzioa, 10 euroren trukean. 

Bederatzigarren urtez antolatuko du Azpeitiko Udal Kirol sailak Zuk ere ahal duzu! egitasmoa, emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutarazteko.

Egitasmoak bost asteko iraupena izango du eta bi txandatan banatuko dute. Goizeko taldearen saioak 10:00etatik 11:15era izango dira eta arratsaldekoarenak, berriz, 18:15etik 19:30era. Kirol sailak azaldu duenez, "osasun egoera egokian" dauden emakumeei zuzendutako egitasmoa da eta korrika egiten dutenek edo inoiz egin ez dutenek hartu dezakete parte bertan. Hori bai, aurreko urteetan parte hartu dutenenek ezingo dute izena eman hurrengo urteko saioetarako.

Saioak hasi aurretik bilera informatiboak egingo dituzte urtarrilaren 15ean. Goizeko txanda aukeratu dutenentzat bilera 10:00etan izango da eta arratsaldeko taldeak, 18:15ean izango du bilera.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 15 00 95 telefono zenbakira deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera mezu elektronikoa bidali dezakete.