Festaren ajeak: edukiontziak hankaz gora

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 17:51

Santo Tomas egunak festa giro ederra ekarri zuen Azpeitiko kaleetara joan den igandean. Badira, ordea, festara atera eta festarekin zerikusirik ez duten kontuekin 'entretenitzeko' joera dutenak. Argazki hauek Iturritxikiko bizilagun batek ateratakoak dira, igandetik astelehenerako gauean. Aurreneko bietan, Done Jakue kaleko inguru horrek goizaldeko lauetan zuen itxura ikus daiteke, zabor-edukiontziak hankaz gora direla; hirugarren irudia goizeko zortziak aldekoa da, kale-garbitzaileak kuxidade hura txukundu nahian ari zirenekoa. Argazkiak Uztarriara bidali dituen bizilagunaren esanetan, "zarata eta builaz gain, festa egunetan ohikoak izaten dira horrelakoak" inguru horretan.