Abian da Azpeitia Cup-eko lehen fasea

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 13:43

Gaur, ostirala, hasi dira Azpeitia Cup II. Alebinen Futbol txapelketako lehenengo faseko norgehiagokak, Garmendipeko futbol zelaietan. Sailkapen fasea gaur, bihar eta etzi jokatuko dute Gipuzkoako, Bizkaiko, Errioxako eta Kantabriako 32 taldek, eta horietatik lau sailkatuko dira 2015eko ekainean jokatuko den Azpeitia Cup Txapelketara.

Abadiño, Aizkorri, Amaika Bat, Anaitasuna, Getxoko Arenas, Aurrera Ondarroa, Barakaldo, Comillas, Danena Amaroz, Ermua, Intxaurrondo, Lagun Onak, Lengokoak, Logroño, Mundarro, Orioko, Pauldarrak, Real Union, Tedeon, Torrelavega, Touring, Urola, Zarautz eta Zumaiako dira lehen fasea jokatuko duten taldeak.

Gaur goizean hainbat neurketa izan dira Garmendipeko belarrezko zelaian eta zelai artifizialean, eta arratsaldean jarraituko dute partidekin.

Espanyolek irabazi zuen joan den ekainean jokatu zen I. Azpeitia Cup.